Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Mintzakide Mendi Taldeak igandean, apirilak 11, Beriain edo San Donato mendian eginen du hurrengo txangoa.Informazio gehiago Mintzakide Mendi Taldearen blogean.Ostiral honetan, apirilak 9, hasiko da Atarrabiako Karrikaluze elkarteak bertako udalarekin batera antolatu duen antzerki zikloaren bigarren edizioa.Atarrabiako Gune Eszenikoan antzeztuko den lehendabiziko antzezlana AULKI HUTSA izanen da. Gaueko 22:00etatik aurrera Atarrabiako Gune Eszenikoan. Zirkuituaren baitan eskainiko diren beste antzezlanen inguruko informazioa Karrikaluze elkartearen webgunean.