Zorri 2: Entzun dut Euronews-en Slobodan Milosevic zenari leporatzen zizkioten hirurogeitik gorako krimenen artean bazeudela hiru genozidio eta gizateriaren kontrako krimen, hiru gerratan egindakoak. Zorri 1: Diot nik gerra haietan berak baino baten bat gehiagok egingo zuela krimenen bat... Zorri 3: Baita serbiarren arerioen artean ere. Zorri 2: Zorriok ezin dugu gerra konprenitu, lagunok. Zorri 4: Ba odola gustatzen zaigu ba... kar, kar!! Zorri 2: Ez egin barre. Gauza batzuekin broma gutxi. Zorri 3: "Bella, horrida bella" zioen Platonek, eta zenbat arrazoi zuen!