Atzo tabernan zerbait hartzen ari ginela ondoko mahaian entzundakoa: "Yo tengo HONOR, PUREZA y LEALTAD, y a partir de ahí empieza la ética y la moral. Si no tienes eso no tienes nada". Niri gehien harritzen nauena 'PUREZA'rena da! Egia esan ez dakit zer esan nahi zuen hitz hori erabilitakoan... Kuriosoa!


Txinatar gazte, zein heldu "estilosoak" aurki daitezke bestela irudiari begiratu!!!    


    Zein zentzu diferentea hartzen duten izenak kultura batekoak edo bestekoak izan. Kasu honetan pertsona adinduen etxea edo egoitza da.


Stirlingo gaztelura goazela honako harrera egin ziguten (Ikus argazkia). Iritsi ez, eta bidali nahiko bagintuzte bezalako mezu subliminala ikusi genuen guk...  


[caption id="attachment_400" align="alignnone" width="452"] Eta hau nola azaldu ume bati?[/caption] Argazkiak komentario gutxi merezi ditu, ezta? Horrelakoak gara! Edo dira?


Joan den maiatzean Lasarte-Oriako Aterpea merkatari elkarteak ekimen polita antolatu zuen: Marrazki lehiaketa. Ez ideia ez da originala, baina bai marrazkiekin egi zutena. Dendek haurren marrazki guztiak banatu zituzten beren erakusleihoen artean, eta horiek bilatu egin behar zituzten herriko zein dendatan zeuden. Esan beharrik ez: gurasoak haurren atzetik herriko denda guztiak bisitatuz.


Nola da posible gariotan, hain pingino gazteak droga-mendekotasunpean egotea? [caption id="attachment_380" align="alignnone" width="511"] "Sigarrillos amarillos"[/caption]


Julio Sotoren aipamena Argian (2015-04-19): "Eta esango nuke hitz egitea gero eta gehiago kostatzen zaigun bezala, gero eta deserosoago sentitzen garela isilik".  


Bai De Andres Foru Ahaldun Nagusia, zure baitan euskal Marmokak eta Pinginoak MORRALLA gara!!!! Ez dakit zer egin, haserretu edo zure buru gaixotasunak konpontzeko psikiatra bat gomendatu.


[caption id="attachment_365" align="alignnone" width="542"] Juan Claudio Cifuentes, 'Cifu'. Argazkia: Comunidad Facebook Cifujazz[/caption] Gaur, 2015eko martxoaren 17an Juan Claudio Cifuentes, "'Cifu' para los amigos", hil da. Gure etxean marmokek eta pinginoek minutu bateko isilunez bere figura gogoratu eta errespetuz agurtu dugu. Guk entzuten jarraituko zaitugu!


Marmokak ez gara askotan seguru sentitzen gure Pinginoen astesaria zenbatekoa izan behar duen zehazterakoan. Joan den egunean argitaratutako ikerketa baten datuak lagungarri izan daitezke. Europan gurasoek haurrei zenbat ematen dieten jasotzen duen konparatiba bat ikus daiteke azpiko taulan. [caption id="attachment_295" align="alignnone" width="432"] Herrialde batzuetan eskuzabal xamarrak ez ote diren![/caption]


Nola da posible horrelako etxe bat diseinatzea okurritzeaz gain, gainera eraikitzea? Bai, hurrengo urratsa okerragoa da, erosi eta bertara bizitzea joatea. En fin gero Marmokengatik aritu dira gaizki esaka...  


Hona hemen bideopostala: The Burren.  


Hemen bideopostal bat: Lettermulan.


Komunitatea hau Marmoka-1, Marmoka-2, Pingino-1, Pingino-2 eta Pingino-3k osatzen dugu. Hemengo lerroak Pingino-1i zuzendua da. Ikus artxiboa. Trailan


Pingino eta marmokak abian da!!!! Hemendik aurrera gure artean komunikatzeko erabiliko dugu tresna hau. Ea pixkanak pixkanaka ikasten goazen. Ondo hasi!!!!!!


Azken iruzkinak