Kategoria: mandatua
ENTZUN ZUZENEAN: Gaur errealismo zikinaren ordezkaritzat ezaguna den Raymond Carver idazle estatubatuarraren ipuin bat dakargu. Hala ere, ipuin honetan ez dugu aurkitzen haren ezaugarri izan ohi den minimalismoa. Ipuin berezia da «Mandatua» Raymond Carverren literaturan. Bertan, Anton Txekhoven azken egunen eta heriotzaren kontaketa egiten du, narrazio maila desberdinak konbinaturik, omenaldi jostari eta xamurra eginez bere maisutzat aitortzen zuen idazle errusiarrari. Dokumentazio lanean oinarritua ei den kontakizun biografikotik abiaturik, pixkanaka lupa hur...