Olentzero maitea, 32 urte ditut jadanik mundu honetan eta agian ez da politikoki zuzena izanen besteendako, baina urtero bezala, idazten dizut. Oraindik neure barneko haurra mintzo zait eta entzuten segitu nahi dut luzaroan, bizi naizen artean.Ene bakardade honetatik irribarre egiten dizut eta eskerrak eman, aurtengo ekainean 32 urte bete ditudalako familiaz eta lagunez inguraturik, eta batez ere, gehien desio nuen oparia mundu honetan gehien maite dudan pertsonarengandik jaso nuelako... duela hiru urte ezagutu nuen eta aurten, MAITE ZAITUT erran ez badit ere hitzez, baldintzarik gabeko mai...


Azken iruzkinak