Kategoria: lan mundua
Uda aurretik 3 soziolinguistika hausnarketa-saio-bazkari egin genituen EMUNeko hainbat lankidek. Txoko banatan, mokadu eta mokadu artean, soziolinguistikaz aritu ginen, batzuetan gai-jartzaileak proposatutako gaiari tiraka, beste batzuetan libre, buruan bueltaka genituen ideiak, kezkak eta iritziak lankideekin partekatuz. Horren inguruan hiru artikulu egin ditugu Emuneko hiru kidek, eta hauxe da lehena, nirea. Jatorrizkoa lantalan.eus webgunean. Askotan galdetu diot neure buruari enpresetako Euskara Plana abiatzeko erabakia nondik irteten den. Hiru aukera bururatu zaizkit: tripetat...