Kategoria: kultu
Tipo bat "Vascongadas"en egon da oporretan, eta Guggenheim eta Gaztelugatxeren aurretik zer jarri ote du? Ba... Eibar!! Ez, ez du komentatu gure arma museoa, ezta gure hiriaren ezaugarri arkitektoniko berezirik...Gauza normaltzat dut lagunak Kultuko pintxoak jaten ikustea, eta zer esanik ez nere adineko kakaumeak tabernetan porroak erretzea. Kultuko pintxoak eta tabernetan kanutoak erretzeko askatasuna destakatu ditu, beste ezer baino lehen. Eta tontakeria dirudi baina gaztetxoentzat ez da erreklamo turistiko makala.