Kategoria: kreonte
BERRIA, 2015-I-29 Anjel Lertxundi Ismenek ahizpari: “emakume gaitun, ez dinagu gizonezkoen kontra egiteko ahalmenik”. Antigonak, gogor: “Nirekin hagoala esaten badidan ere, ez dinat laguntzarik eskatuko!”. Antigonak erregeak agintzen dionaren gainetik dauka kontzientzia: bakarrik dago boterearen aurka eta bakarrik lurperatuko du neba hil berria, jakinik ere heriotza izango duela zigor. Gizonezkoen munduan bizi dira bi ahizpak, Kreonte erregeak bere solasetan zehatz marrazten duen ordenamendu pitzadurarik gabean: “Bizi naizen artean ez dit emakume ba...