Kategoria: komikigintza
Edozein arte adierazpideri ekitea garrantzitsua da. Baina are garrantzitsuago egindakoa hedatzea, egindakoa publikoari zabaltzea. Komikia minoritarioa da gurean, eta are minoritarioago euskarazkoa. Horregatik da ezinbesteko dagoen apurra jendarteratzeko egiten den lana. Horregatik da ezinbesteko Komikeri blogak egiten duen lana. Euskarazko komikigintza hedatzeko lana egiten baitu. Bitartean, goza ditzagun euskarazko komikiekin. Atera berri den “Munduko bandarik txarrena” komikiarekin adibidez.
Komikigintzan batzuk Napartheid aldizkariarekin etorri ginen euskararen ingurura. Gaur egun Napartheid ez dago, Zapla izeneko fanxin bat dago Eibar aldean eta Zuberoan Astapito izeneko beste bat.Baina euskaraz komikigintzan azken urteotan ekimen interesgarririk izan bada, Xabiroi da hori. Aldizkari txukuna, idazleak eta komikigileak harremanetan, urtero album zoragarriak (iazko Euskadi sarien irabazle Azken garaipena lekuko) eta abar. Aurten ere albuma argitaratu dute: Annubis 3.0. Blog txukuna egin dute komikiarekin ere. ANUBIS 3.0 TrailerHD from Dani Fano on Vimeo.