Hau bai sinestezina dela, Kobetasonik izeneko festibal berri bat, eta KISS Bilbon zuzenean! Eta Judas Priest, Airbourne eta Tesla! 11 urte pasa dira Kiss gure artean izan zirenetik 1996/1997 World Tour hartatik. Bartzelonako Palacio de los Deportes hartan ikusitakoa ezin ahaztu! Baina goazen gauzak ondo pentsatzera: Gaur egun jada ez daude Peter Criss eta Ace Frehley handiak, nahiz eta taldeak makillajea mantentzen duen. Kritika gehienak Tommy Thayer "iruzurgileak" jaso ditu, espazio gizonaz mozorrotu eta Ace Frehley dela sinistarazi nahi bait digu. Baina "Space Ace" bakarra dago mun...