Euskal literaturan azken urte hauetan “fenomeno” bihurtu dira irakurle klubak. Eta, horregatik, 32. azatza literatur kluben ingurukoa da.Talde hauen helburu nagusia euskarazko liburuen gainean hitz egitea da. Hilean behin edo batzen dira eta horietako batzuetan egileak berak hartzen du parte eta beste batzuetan, ostera, ez. Dinamika azken urteotan indartzen ari da. Eta, gainera, bitxia bada ere, dinamika hori indartsuen Bizkaian dago. Gai honen inguruan, hala ere, ezinbestekoa da Iban Zalduak esaten duena irakurri eta presente izatea. “Fenomenoari” buruz bota den iritzirik osatuena da n...