Kategoria: kanpamentuak
5. Kanpamentua!! Sorgintxuloko historian lehenengo aldiz etxe batetara joan ginen. Canicosan lau urte eman ondoren Leonen kokaturik dagoen Robledo de Fenar herrian pasa genuen Uztaileko 2.hamabostaldia. Etxe bat.............70 haur.................20 monitore ................ Eta komunak eta guzti!!!
Ohiturak jarraituz, beste behin ere Burgosen kokaturik dagoen Canicosa de la Sierrara abiatu ginen eta beste behin ere kanpamentura etorri nahi zuten haur kopurua haundiegia izan zen. Hau ikusirik deialdia azkeneko bi urteetan egon ziren haurretara bakarrik ireki genuen. Gauzak horrela, guztira 45 gaztetxo etorri ziren inoiz ahaztuko ez dituzten 13 egunak pasatzera.
Urte honetan gaztetxo askok kanpamentuan parte hartu nahi zutela ikusirik 2 txanda egin genituen Lehenengo txandan 15-17 urte bitarteko 18 gaztek parte hartu zuten. Kanpamentu motza izan zen. Denon artean kanpamentua muntatu eta gero, "canon del rio lobos" deritzan ruta egin genuen. Bigarren txanda, kanpamentu normal bat izan zen eta aurreko urtean bezalaxe 51 haurrek hartu zuen parte.
Berriz ere Canicosa alderuntz eta berriz ere giro ezin hobean. Sei taldetan banaturiko 51 umerekin ospatu genuen kanpamentua.
Sorgintxulo Taldearen lehen kanpamentua izan zen eta 27 haurrek hartu zuten parte. Hasiera batean oso jende gutxi apuntatu zela eta, kanpametua bertan behera uztekotan izan ginen, baino azkenean Canicosaruntz abiatu eta dena primeran irten zen.