Kategoria: kandelario
Zientzia Kaiera-k idatzia, 2016-III-03 Neguaren erdian gaude jada eta behin hona ailegatuta, asko udaberriaren zain egongo gara. Agian, hotzari aurre egiteko baliabideak ditugunez, neguari agur esateko premia ez da hain nabarmena gaur egun. Gure arbasoak, aldiz, udaberria noiz etorriko zain egoten ziren neguko bizi-baldintzak gogorrak baitziren. Antzinaroan udaberria noiz etorriko zen iragartzen ahalegintzen ziren neguaren erdialdean, eguraldi hobea noiz ailegatuko zen jakiteko. Erromatarren garaian, esaterako, jai bat ospatzen zen horretarako. Herrietako kaleetan desfileak egoten zir...