Asteazkenero bezala, gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Iron Cross talde estatubatuarrak Azaroak 16an Trintxerpeko Mogambo aretoan eskainitako kontzertuaren aitzakiarekin, Templars, Sidney Ducks, Noi!se talde estatubatuarrak eta Jenny Woo eta Alternate Action talde kanadiarrak entzungo ditugu. Agenda, berriak eta aktualitatea giro ederrean! Ir a descargar">


     Pasa den larunbatean Bilbora joan nintzen klaseko lagun batzuekin Ikus-entzunezko komunikazioa eta informazioa ikasgairako lan bat egitera, hamar argazkiko erreportajea, hain zuzen ere. Kaleko argazkigintzari buruzkoa egitea pentsatu nuen, eta horiek atera ahal izateko Bilboko hainbat leku bisitatu genituen, besteak beste, San Francisco kalea, Gran Via eta Alde Zaharra. Hala ere, argazkiak ateratzen hasi baino lehen, Fresc Co jatetxean bazkaldu genuen. Egun euritsua izan zen, baina horrek ez gintuen oztopatu argazkiak ateratzerakoan, izan ere, 300 bat argazki egin n...