Kategoria: izagirre
Zein era polita, blog honen lehen sarrera etxeko, edota euskal herriko txirrindulari baten garaipenarekin hasiera ematea. halaxe da bai, Jon Izagirre Insaustik, eguneko ihesaldia harrapatu ostean, azken maldetan gora iheskideei agur esan eta bakar bakarrik helmugaratu da. Bere ibilbide profesionaleko bigarren garaipena da berau, orain gutxi Asturiasko itzulian erlojuaren aurkakoan Beñat Intxausti menderatu ostean lorturikoarekin batera. Aipagarria da mutil honek erakutsi duen ibilbidea eta ahala azken hilabeteotan. aurten igo den mutil honek zerbait berezia zuela esan zidan nire laguna den ...
Idazle batek printzipioz berari ez dagokion errekan sartu du hanka, eta nire ustez freskura ekarri du. Pentsaraztea lortzen du liburuak eta ez da meritu makala. Ados nago berak esaten dituen gauza askorekin. Baina guztiekin ez. Kritika latzak egiten ditu, ezker zein eskuma: abertzaletasunari, inperialismo linguistikoari, hizkuntza politikei eta abarri. Euskaltasuna babesten du, oso ondo azaldu barik zer den (lerro artean ulertzen da ondo).Eta autodeterminazio linguistikoa aldarrikatzen du. Baina …. zelan gauzatzen da autodeterminazio linguistikoa egunerokoan? Pertsona bezala? Herr...
Rimmelak begiak margotzen ditu. Eta batzuetan ikusmena estaltzen du edo aurpegia zikindu edo begiak bizitu; pozez zein tristuraz. Koldo Izagirre idazleak ‘rimmel’ (susa,2006) poesia liburuan aitatasunaren inguruko gogoeta egiten du. Alaba protagonista duen liburu honetan jaiotzen denetik zilbor hestea moztu bitartean istorio oso bat kontatzen du. Goxo zein latz. Pozez zein minez. Eta guraso izatearen zailaz arduratzen hasita nabilen honetan liburu polita iruditu zait gogoetarako. Idazleak ere eman dit zer pentsatua; uko egin baitio Espainiako Literatur Kritikarien Elkartearen sariari. Eta ...