"Zemuz doakizu?" Galdetu zidan besarkada gihartsu ta handi bat emanez. Orduan konturatu nintzen ez zidala ezagun bat bezala ikusten, baina lagun min bat bezala. Besoak luzatu zituen nere aurpegia bere eskuartean. Irrifarre garbi eta ireki bat ezpainetan.    Begiek nere aurpegi osoa aztertzen zuten, zimurdura guztien mapa bat osatzen hariko baziren bezala. Ez nengoen eroso hasera haseratik baina bere ikerketaren sakontasuna gehiegi izan zen.   Irribarre ireki ta garbia agertu bezala desagertu zen. Hala ere, nolabait, bere begiek goxotasunez beteta begiratzen zidaten. Aspa...