Irudien formatuak 1. Formatu bektorialak eta biten mapa Atal honetan, kamera digitalek eta zenbait software motak erabiltzen dituzten ohiko formatuen berri emango dugu. Irudi digitalak biten mapak edo bektorialak izan daitezke. 1.1 Irudi motak: bektorialak Irudi bektorialak grafikoak dira, eta elementu geometriko bektorialen bitartez egindako kurbetan eta lerroetan oinarrituta daude. Irudi bektorialen abantaila handiena da ez dutela bereizmenik galtzen, irudiok handitu egiten baitira. Asko erabiltzen da errotulazio-lanetan, errotuluak egiteko, ikonoak marrazteko, marrazki...