Hurrengo ostiralean, abenduaren 4a AHTri buruzko bideo emanaldia eta mahai ingurua egingo dute Araitz bailarako AHTren kontrako gendeak. Ekitaldia Intzako Elkartean izango da, iluntzeko 9etan.


Zorionak

ahopeka 1456130493047 ahopeka | 2008-05-30 07:28

Intzak 3 urte bete ditu gaur.Eta nik, ere bai.


Begiratzeko moduak

ahopeka 1456130493047 ahopeka | 2008-05-20 00:00

Goizeko zortzi eta erdiak aldera hasi gara kaletik bereizten gaituzten bost solairuak jaisten. Besoetan daramat Intza. Bigarrengoan gurutzatu dugu bizilagun berria, kolore eta hizkera desberdinetako lagunak biltzen dituen pisuan bizi da. Holaaaa musikala luzatu dio Intzak eta  hooola ezinago irribarretsua itzuli dio neska gazteak.Kalera atera eta ikastolarantz metro batzuk egin ditugu. Kontrako norabidean, detektibe pribatu itxurako gizon garai bibotedun bat hurbiltzen zaigu erritmo bizian baina oraindik urruti samar, agurtzeko urruti zalantzarik gabe. Hooolaaaa! Bibotearen azpiko irri...


Esaera zaharrak dio: "Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da."...eta baserria kiskali zuten.Intzak hiru urte ditu eta Enekok bi hilabete. Intzak barizela pasa berri du eta larunbatetik, atzo goizean medikura joateko besterik ez da atera kalera. Arratsaldean bost orduko siesta egin zuen eta, nik uste, hor burutu zuen bere gorputz txikiak gaixotasuna gainditzeko prozesua. Gaur suziri. Txinpart eta ke isats luzeak Zumardian kokatzen lagundu gaitu. Neurona bakoitzak helmuga propioa zuen. Batek txirristatik jaitsi nahi zuenean besteak elizako eskailerak igotzea erabaki du; bidetik baina, hiru...


Azken iruzkinak