Kategoria: insominioa
Buelta bat. Beste bat. Alboz. Ahoz bera. Ahoz gora. Jarrera fetalean, hankak jasota. Hankak luzatuta. Kuxinaz. Kuxinik gabe. Urduritasuna, desesperazioa, haserrea eta tentsioa. Eta lepoko min ikaragarria. Beste ordu erdi beranduago. Kaka!Hiru t'erdiak. Laurak. Lau t'erdiak. Bostak. Bost t'erdiak... jada ez dut lorik egin nahi. Aspertu naiz. Nazkatu. Azkurea daukat begietan. Ezin zabaldurik dabiltza, itxi nahi nituenean erresistitu duten era berean. Koltxoi puta honen errua ote?"Always look on the bright side of life!" zioten Monty Pythonek abesti batean. Mmmmm... bale, gaurko eguna lu...