Kategoria: hizkuntza_plangintza
Lehenik eta behin, Berria egunkarian argitaratutako artikulua. Hizkuntza plangintzak hartu ditu ardatz soziolinguistikako ikastaroak, gaur arte Hizkuntza plangintzen ingurukoa da UEUk Iruñean antolatu dituen ikastaroetako bat, soziolinguistika sailak prestatu duena, alegia. Teoriak eta praktikak ari dira jorratzen parte-hartzaileak. Atzo hasi eta gaur du azken eguna ikastaro horrek. Atzoko jardunaldian, besteak beste, eraldaketarako esku-hartzea landu zuen Joxe Inazio Marko EHUko irakasleak, hizkuntzaren normalizazioaren esparruan. Markok, zehazki, interbentziorako erreferentziazko ered...
Bigarren egunean garaiz heldu nintzen. Eta, gainera, arratsaldean egin behar nuen nire hitzalditxoa. Jarrerak hizkuntza normalkuntza prozesuetan. Aizpea Otaegi eta Aitziber Salaberria (Elhuyar) Hitzaldia interesgarria izan zen eta lehen ordurako aproposa. Nagiak ateratzeko aproposa. Gustatu zitzaidan bibentziekin eta emozioekin lotzearen kontua. Gero eta gehiago entzuten den kontua da hau, euskara emozioekin lotu behar dena dioen ikuspegiarena, hain zuzen ere. Euren metodoa esanguratsua da, dudarik gabe. Eraldaketa prozesu baten berri eman ziguten Elhuyarrekoek. Ekintza-hausnarketa-ekintza ...
Astearte eta asteazkenean Iruñean izan naiz, UEUko ikastaroetan. Soziolinguistikari buruzko ikastaroa egon da eta bertan hartu dut parte nik ere. Eraldaketarako esku-hartzea hizkuntzaren normalizazioaren esparruan. Erreferentziazko eredu baten proposamena. Iñaki Marko (EHU) Berandu iritsi nintzen hitzaldira. Hala ere, nondik norakoak antzemateko beste izan nuen. Iñakik eredu bat aurkeztu zuen, metodologia izan nahi duen eredua. Berak ENEKuS deitzen dio, nahiz eta oraindik ez den izen definitiboa. Eredua teknikoki ezin hobea iruditu zitzaidan. Dena den, agian aplikatzeko orduan arazoak sor d...