2008ko apirilaren 26an Gernika eta Hondarribira gerturatu ginenok egun historikoa bizitzeko aukera paregabea izan genuen. Bizitzan behin suertatzen diren aurkera horietakoa. Bertan egoteko aukera izan ez zenutenontzat ondorengo lerroetan bi ekitaldietan ikusitakoa eta bizitakoaren berri ematen dizuet.Aurreko postean aipatu nuen bezala, larunbat honetan martxoan Areces inguruan aurkitu zituzten Kandido Saseta Komandantearen gorpuzkinei behar bezalako ongietorria emate aldera bina homenaldi ekitaldi aurrikusita zeuden Gernika eta Hondarribian. Argazkiak Flickr-eko set honetan dituzue ikusgai....


Aurreko batean aipatu nuen bezala, larunbat honetan Kandido Sasetaren omenaldiak egingo dira Gernika eta Hondarribian.Kandido Saseta será homenajeado el sábado en Gernika y HondarribiaEgun horretarako beste potaje bat dut esku artean ta penagarri etortzen zait Gernika edo Hondarribira gerturatzea, baina larunbatekoa historikoa izango da. Norbait gasoilaren gastua nirekin partekatzea animatzen bada, kaso egin dezala.Egun horretan ikusitakoak hemen jartzen saiatuko natzaizue.Agur eta ohore!


Cándido Saseta Euzko Gudarosteko komandantearen gorpuzkinak Arecesko belardi batean agertu zirela aurreko batean aipatu nuen bezala, makina bat erreakzio eta berri agertu ziren Euskal Herriko medioetan bere figuraren inguruan.Aurkikuntzaren berri ematen duen argazki eta informazio sakona aztertzen duen artikulu landua dakar apirileko Nabarra aldizkariaren 85. aleak. Pena da, baina edizio digitalean oraindik iazko abenduko edizioko edukiak dituzte.Baina zer arraio egiten ari ziren EAJ, EAE, PCE, CNT eta PSOEko gudari eta milizianoek Saseta Komandantearen gidaritzapean Asturias aldean?Aidanez...


Berriak dionaren arabera, Euzko Gudarosteko Komandante izandako Candido Sasetaren gorpuzkinak agertu dira Asturiasko Areces herrian.