Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


GRÖNHOLM METODOAAtarrabiako Karrikaluze elkarteak antolatu duen antzerki zikloaren bigarren emanaldia apirilaren 17an izanen da Atarrabiako Gune Eszenikoan gaueko 10etatik aurrera. Gonbidapen pare hau lortu ahal izateko 948 96 05 16 telefono zenbakira deitu edo mintzakide@topagunea.com helbidera idatzi. Zozketa apirilaren 16an eguerdiko 12etan egingo dugu. Ez ahaztu zuen telefono zenbakia jartzen bidaltzen duzuen mezuan.Aktoreak: Ramon Agirre, Itziar Ituño, Asier Hormaza eta Joseba Apaolaza.