Azaroan hasi zen Saizulo gazte elkarteak antolatutako Irurtzungo Goxua eta Frontenis Txapelketa. Orduz geroztik 55 bikote bildu dira Irurtzun eta Etxarrengo frontoietan, 48 neska frontenis txapelketan eta 62 gizon goxua txapelketan. Parte hartzaile gehienak sakandarrak izan dira, Irurtzun, Etxarren, Etxeberri, Uharte, Ihabar eta Etxarri Aranazkoak, baina Iruñea, Etxauri, Olloko bailara, Goñiko bailara, Ororbia, Eraso eta Lekunberrikoak ere egon dira. Pasaden larunbatean, otsailak 5, eman zitzaion bukaera txapelketari Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan jokatutako finalekin. Frontenisen hiru m...