Kategoria: fibonacci
Palindromo ariketak prestatzen ari nintzela, ideia bat etorri zait. Ariketetan palindromoa zenbakiz kodifikatzen dudanez, iruditu zait bilatu litekeela Fibonacciren segida jarraitzen duen adibide bat. Fibonaccirena zenbaki zerrenda infinitoa da. Bere legea da, zenbaki bakoitzak aurreko bien batuketa izan behar duela. Tira, 1 1 2 3 5 8 13 estrukturadun palindromoa topatzen eman dut arratsalde osoa.Lehendabiziko zazpi zenbakiak hartu ditut, 21a eta ondorengoak baztertuz. Hamahiru letrako berbak topatzea nahikoa kostatu zait!Hauek dira nire bi "fibonacci palindromoak":A! O! Bi "tak"! Ukook uka...