Kategoria: euskara-elkarteak
Pasa den ostegunean nire herriko euskara elkarteak hitzaldi bat antolatu zuen bere 5. urtemuga zela eta: Euskara elkarteak zertarako? Horretarako eraman zituen bi hizlari: Juan Luis Goikoetxea eta Urko Aristi. Lehena derioztarra da, hainbat mugimendutan eta saltsatan ibilia, beti euskalgintzan. Bigarrena kanpotarra, telebistan aritua, baina batez ere bere herriko euskara elkarteko kide.Berbaldia oso interesgarria izan zen. Tximintxekoek laburpen ederra paratu dute euren blogean. Hausnarketa politak entzun ziren, oso freskoa izan zen mahai-ingurua, oso ezberdina, gure eguneroko lanetik hurbi...