Gaur blog berri bat estreinatzen ari gara. Bere izena "BERBA EIZU!". Hemen gazte ardurak, kezkak, interesak, iritziak, kritikak... jasotzen joango gara gutxika-gutxika. Blog hau egiten dugunon izena Amets Diaz, Libe LombraƱa eta Liher Puente dira eta Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko komunikaziozko lizentziaturak ikasten ari gara Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean. Gure bigarren urtea da eta blog hau Komunikabide Ereduak izeneko ikasgaiarekin batera sortzen da. Kurtso hasieran esaten den bezala, espero dugu denak gainditzea. Eta blogari dagokionez dena ondo joatea...