Kategoria: ekozain
Ondarroako Udalean agintean jarri direnek mezu kezkagarriak bidali dituzte prentsaren bidez azken egunotan: badirudi, berez eskubidea den etxebizitzaren arazoa erabili nahi dutela onartezina den hirigintza proiektu bati bultzada emateko. 500 etxebizitza berri eraiki nahi dituzte Aieriko paduretan. Honen aurrean, lehenik eta behin, salatu nahi dugu Ondarroako Gestorak Ekos-Gipuzkoa kontratatu duela Aieriko paduraren balioa aztertzeko. Argitu beharra dago talde ekologista eta arlo honetako pertsonalitate askok irizpide gabezia leporatzen diotela Ekos-Gipuzkoa enpresari. Bere ikerketa za...