Kategoria: durana
Ekainaren 19an Legutioko udaletxearen aurrean pankarta batekin eta barruan kartelekin expropiazioak salatu izanak akten altzapenaren tramitea bertan bera uztea ekarri du. Hurrengo egunean Arrazua-Ubarrundiako lurren desjabetza egiteko Sustapen Ministerioko funtzionariek polizia zeukaten Duranako udaletxearen inguruan. Baina barrura sartu eta desjabetzak publikoki eta era baketsuan salatzeak berriz ere ekarri zuen tramitea bertan behera uztea, Agian antidisturbioen disturbioek lagunduta.