Tolosako Deabruak Teilatuetaneko mutilak bueltan ditugu beste behin.Oraingoan bideo elegantea prestatu dute "Erretzeko zerbait" abestiaren inguruan.


Larunbatean Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko manifan Tolosan izan nintzen.  Ummmmmm... gorputzez bertan izan banintz ere, burua ez neukan bertan. Gaiak dagoeneko ez nau ilusionatzen.Tira, Tolosara egindako irteerak zerbaitetarako balio izan bazuen Ima Ubeda ezagutzeko aukera izan nuela izan zen. Ea hurrengorako luze eta zabal izateko aukera dugun lagun!!Deabruak Teilatuetaneko Ima ta Aritzek iazko 1973 diskako "Abiadura Handiko Asmoak" abestiaren bertsio akustikoa eskaini ziguten. Alperkeriak jota, nire kamara xixtrinarekin abestiaren amaiera baino ez nuen grabatu, ta arga...


Joder, ze ona!!: Intro bezala AC/DCren 1978ko Powerage diskako Rock'n'Roll Damnation abestiarekin hasi zuten Deabruak Teilatuetaneko mutilek abenduaren 29ko festa Bonberenean: Jarraian, erabateko dominioa etorri zen. Intro: Rock'n'Roll Damnation!Orbitaleko Phil&Paul Hartnoll anaien estiloa jarraituz atera zirelarik eszenategira, egon ez zinetenok kristo kontzertu eta festa galdu zenuten berriro hasi diren alproja hauen bitartez. Bide Ertzeaneko entzulea izanik, tangenzialki bada ere, Deabruak Ubeda anaien aurreko proiektua izan zela banekien, are eta gehiago, Beasaingo Arriaran auzoko ...


Aurreko maiatzean Ubeda anaiak ikusi nituen leku berberean beraien proiektu paraleloa ikusten jardungo nahiz biharko egunez.Deabruak Teilatuetan Bonberenean. Uxok dioen bezala "lujo asiático"