Lehenengo lau hilabetean zehar lan edo jarduera ezberdinak egin behar izan ditugu. Ikasgaia hotz-hotzean hastea ez da egokiena izaten, eta hori dela eta, ikasgaiarekiko gertutasuna izateko eta aldi berean lehen kontaktua eraman erraza izan zedin, irakasleak guretzat ezaguna den ikastetxe bateko teknologi berrien inguruko erabileraren inguruko lan bat egitea proposatu zigun. Ideia egokia iruditu zitzaidan Nere irakaslearen planteamendua. Ikasgaiarekiko kontaktua errazteaz gain, etorkizunean gure lantoki izan daitezkeen ikastetxeetan teknologia berriak zer leku duten eta nola erabilt...


Azken iruzkinak