Hausnartu saria irabazi du Dabid Anautek, Argiak eta itzalak euskararen lurraldean izeneko lanarekin. Lana Leitzari buruzkoa da, baina herri mailatik abiatuta, euskal Gaeltacht edo euskararen lurraldetzat har genitzakeen herrietara estrapolatu daiteke. Euskararen bizitasuna Leitzan du oinarri azterketak, eta hortxe ageri diren argiak eta ilunak, eguzkiak eta lainoak. Baina onena da bere lana osorik irakurtzea eta zeuek epaitzea. (baten batek konpartitu nahiko balu, bloga zabalik, jakina).


Kilometro 0

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-11-28 11:59

Kilometro 0, baina ez gabiltza autoez hemen, ez horixe.Orain dela bi aste, Soziolinguistika Klusterrekoek etxera bidali zidaten opari gisa (Bat aldizkariko harpideduna izateagatik, ez pentsa) 2007. urtean Unesco etxeak egindako jardunaldi batzuen inguruan egindako liburua (Jardunaldiak hauek ziren: "Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak").Ponentzia horien artean Dabid Anautena zetorren. Eta ponentzia horretan esaldi bat, esaldi indartsu eta egiazko bat: "(Euskararen) berreskurapena 0 kilometroan jarri eta jauzi kualitatibo bat egin. (...) Hizkuntza Politika osoak (euskara ikasteko e...


Txokotik zabalera (II)

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-01-31 19:00

Aurreko mezu batean liburu honi buruzko entresaka egin nuen. Gaurkoan, berriz, liburuari buruzko iritzia emango dut.Liburua oso interesgarria iruditu zait. Alde batetik, umorea darabilelako (gure mundutxo honetan sarritan serioegiak ez ote garen sentsazioa daukat), umore fina, ironia eta, batez ere, esajerazioa.Beste alde batetik, irakurterraza da. Umoreagatik, ziur asko. Gure mundutxoan dauden kezkak eta ezinegonak, kritikak eta aurrerapausoak komunikatzeko zailtasunak izan baditugu. Eta liburu honek horietako asko modu errazean plazaratzen ditu.Kritikatzeko ... ba, agian, corpusari larreg...


Azken iruzkinak