Kategoria: crystal
Aspaldi erosi nuen, baina lagun bati utzi nion irakurri aurretik eta, azkenean, denbora pila bat pasatu da irakurri dudan arte. Baina, tira, hobe berandu inoiz ez baino.Liburua interesgarria da, batez ere mundu mailako hizkuntzalariek arreta gutxi eskaintzen ohi dietelako gurea bezalako hizkuntza gutxituei. Eta eskertzen da. Dibulgatiboa da oso, hizkera arrunta, irakurtzeko erraza eta azkarra. Honen moduko saioak txalotzekoak dira. Askotan ahazten zaigu ikerketa sakon eta interesgarriak bezain garrantzitsu direla horien eta beste askoren dibulgazio lana egitea. Eta sarritan zailagoa da dibu...