Dokumentu honetan nire etxean eta RaspberryPI bat erabiliz, Nextcloud instantzia propioa sortzeko erabili ditudan pausoak gainetik azaltzera noa (ez da gida zehatz bat). Norbait animatzen da, jakin dezala honek niri behintzat funtzionatu didala. Erabiltzen ari naizen RaspberryPI-ak urte batzuk ditu, RaspberryPI2B modeloa da: https://www.raspberrypi.org/products/raspberry-pi-2-model-b Dropbox ezagutzen duenarentzat, Nextcloud-en erabilera oso antzerakoa dela konturatuko da. Sortuko dugun nextcloud instantzia honetan guk nahi ditugun erabiltzaileak sortu ahal izango ditugu, eta erabiltzaile ...