Ondoren jartzen dizkizuet Cadiz-ko Unibertsitatekoek beraien Youtube kanalean publikatu duten bideo sorta gaika antolatuta. Eduki hauek beraien Moodle (Campus Virtual deitzen diote) irakasle zein ikasleei nola funtzionatzen duen azaltzeko sortu dituzte. Moodle eta BigBlueButton integratuta dituztenez, BBB tresnaren erabilera ere azaltzen dute. Moodle formakuntzarako oso bideotutorial egokiak dira. Bideoak gazteleraz daude, baina hemen jartzen ditut kalitate oso onekoak direlako, eta uste det oso baliagarriak izan daitezkeela. Moodle lehen aldiz erabiltzen Moode interfazeari buruzko oi...


Sarrera Gaur egun bizi dugun isolamendu egoeran, ezinbestekoa da bideokomunikazioarako tresnak eskuragarri izatea. Librezalekoek publikatu duten zerrendan begiratzen badugu, orain arte askok ezagutzen ez genituen, baina orain egunero erabiltzen ditugun Jitsi moduko tresnak ikusiko ditugu.Nik post honetan, BigBlueButton tresnaren instalazioa nola egin dezakegun azalduko dut, baina horrekin hasi aurretik, esan behar dut hezkuntzarako oso tresna baliagarria iruditzen zaidala. Irakaskuntza prozesuan erabiltzen diren rolak eta funtzioak oso ondo betetzen dituela esango nuke, adibidez: Ikasge...