Jodorowsky

2
madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-06-02 17:21

Jodorowsky agertu zen atzo telebistan. Psikomagiaren bitartez jende asko osatu duen artista. Artea osatzeko omen delako, ez bortizkerietarako. Kristo garaian, belegile edo aztia moduan imaginatzen dut, jendea alde batera eta bestera eramaten. Gaur egun eskola ere sortu du. Nik, hiru edo lau liburu irakurri ditut eta beti harritzen nauena zera da: berak aitortzen duela gizakiok gehien jota Buda izatera heldu gaitezkela. Baina Kristo bezala izatera inork ez duela inoiz helduko, Buda pertsona izan zelako, Kristo perfektua. Eta harritzen nau zeren berak, hain jakintsua den hura, Aita Santuaren ...