Euskargazki, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons Fermin Irigarai Goizueta Larreko (Auritz, 1869/1/25 - Iruñea, 1969/9/3) idazlea Auritzen jaio zen, irudian dugun Martinzurginenea etxean, Maistronea izenaz ere ezaguna dena. Etxean 1972. urtean egin zioten omenaldian ezarritako oroigarria ikus daiteke (ostoek estaltzen ez badute) eta hala dio: Dr. Pablo Fermin Irigarai: Larreko 1869-1969 euskal idalzeari Auritzko herriak 10-9-1972 Etxea aurkitzea zinez erraza da. Auritzek kale nagusi bakarra du eta bertan dago, Orreagarako norabidea hartuta ezker aldean, elizari aurrez aurre...


Azken iruzkinak