Lehenik eta behin, argi utzi nahi dut Atutxa, Knörr eta Bilbaoren auzian epaiaren aurka nagoela. Ez nintzen izan manifestazioan, eta ez zen izan ezin nuelako edota gogorik ez nuelako. Ez joateko arrazoiak, PNVk montatutako antzerkia eta lema lotsagarri eta iraingarria izan ziren. PNVk, ezker abertzaleari hainbeste aldiz egozten dion jarrera biktimista eta hipokrita hartu du. Berak 79an sinatutako autonomi estatutuan onartzen baitu auzitegi gorena eta beste hainbat instituzio espainiar, eta berainak diren instituzio horiek zigortu dituzte Atutxa, Knorr eta Bilbao. Gainera, arrazoi bategatik,...


Azken iruzkinak