Hona hemen Arruazun hartutako argazkia!!. Ekimen xume bat egin dugu tartalariei Sakanako elkartasuna helarazteko, eta batez ere Gorka Ovejerori, herriko semea dela eta. Arruazun gaztain erreak, gazta, txistorra, ardoa eta tarta batzuk dastatu ditugu, eta Arruazu eta Etxarri Aranazko alkateak eta Gorka berak hartu dute hitza, bere iritzia (eta azken finean Sakana jendearen gehiengoarena) plazarazteko. Bi ordu inguru polita pasatu dugu, eguraldia lagundu duela eta. 50 lagun inguru izan gara, herriko umeak eta aiton-amuna batzuk kontatuak ere (azken hauek gaztainak erretzeko "makina" ikus...


Hona Arbazun helduen asteartien, azaroaren 12an, iñen duun ekimena. Etorzeeiye!! 19:00 Gaztain erreak19:30-20:00 Elkarretaratzea20:00 Auzatea eta tarta dastaketa (tarta bakoitzak berea ekarri) Concentración y degustación de tartas y castañas, el próximo martes 12 de noviembre, a partir de las 7 de la tarde, en Arruazu. En solidaridad con los 4 opositores al TAV que van a ser juzgados en la Audiencia Nacional por los tartazos a Yolanda Barcina, con peticiones de 5 a 9 años de prisión. Información sobre otras muestras de solidaridad en E...


Iaz Yolanda Barcina tarta bota zioten Mugitu! desobedientzia mugimenduko hiru kideen kontrako auzi-bidea aurrera doa. Horien artean dago Gorka Ovejero Ganboa arbazuarra, fiskaltzaren 9 urte arteko espetxe zigorrari aurre egin beharko diona. Hiruren defentsak zigor eskariak “hiperboliko eta neurrigabetzat” jo zituen eta helegitea aurkeztu zuen, falta bategatik epaituak izan zitezen eta ez agintearen aurkako delituagatik, “kontuan izanik proportzionaltasun printzipioa eta gertaera bera”. Abokatuaren eskaerak atzera bota zituen Pedraz epaileak. Arruazuko Udalari galdetu dio ea Ovejero Okzitani...


Azken iruzkinak