Kategoria: ara_mateix
Badira testuak atoan sorgintzen zaituztenak. Eta lehen aldiz entzunda ere eztarrian korapiloa sortzen dizutenak. Hemen entzun nuen, Sílvia Bel-en ahots eta Lluís Llach-en pianoan, eta jarraian euskaratzeko gogoa itzela etorri. Hona emaitza: 'Ara Mateix' by vilawebtv Oraintxe bertan Oraintxe bertan albainutzen dut orratz hau isiltzen dudan asmo baten hariaz eta adabakiak josten hasi. Azti ospetsuek iragarritako mirakulurik bat ere ez da bete, eta urteak arin doaz. Ezerezetik gutxira, beti haize kontra, a ze bide luzea, estualdi eta isiluneena. Eta gauden le...