Kategoria: antzubloga
Manifestuaren aurkezpena Sarrera: Urriaren 12an Iruñean iragarri genuen bezala, EAE-ANVk martxoan egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartuko du. Independentziaren aldeko mezua Espainiara eramateko konpromisoa hartu dugu, Euskal Herria nazioa dela adierazi eta Euskal Estatua sortzeko bidean bat egiten dugun guztion ahotsa entzunarazteko. Gaur aurkezten dugun manifestuaren bitartez, Euskal Herriaren eskubideen alde arlo ezberdinetan lanean ari diren guztiei dei egiten diegu gurekin bat egiteko, eta independentziari bai esateko. Horixe da, hain zuzen, hurrengo asteetan...