Kategoria: adele
Nor da Adele? Gaur goizean abeslari bat ezagutu dut. Beno, bere ahotsa ezagutu dut. Eta harrituta geratu naiz. Soul eta blues erabiltzen dituen Erresuma Batuko neska gazte bat da. Bere izena da Adele eta bere ahotsa oso sakona eta berezia da. Miloi disko saldu ditu, Amy Winehousek egin zuen bezala. Berari buruz ezer ez nekienez, Internet erabili dut eta lehen baino harritutago geratu naiz nortasun handiko neska da eta. Beti esan du: “Ez dut gorputz argala eduki behar ondo sentitzeko eta ederra izateko”. Gaur egun mezu hori oso garrantzitsua da. Emakume hau inork baino disko gehi...