Kategoria: 3mugak
Landa garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilari Jose Javier Esparzak esan zuen Nafarroako Gobernuak hondakinak errausteko aukera baztertu egin duela. Adierazpen horiek Nafarroako Parlamentuan egin zituen, epaitegiek Sustrai Erakuntza eta Sakanako Mankomunitatearen helegitea onartu eta 2010-2020 Nafarroako Hondakin Kudeaketarako Plan Integrala baliogabe utzi ondoren. Nafar Gobernuaren eta PSNaren esanak entzun ondoren, atzo 3Mugak Batera plataformak plazaratu zuen bere iritzia eta egingo diren mobilizazioaren deia. Plataformarendako Nafarroan energia balioztatzea edo errausketa b...
Nafar Gobernuak ingurumen baimen integratu berria eman dio Cementos Portland Valderrivas-i. Baimen horren arabera enpresak Olatzagutiko porlandegian zementua fabrikatzeaz aparte magnesio-oxidoa eta dolomia sinterizatua produzitzeko aukera du. CPVk martxoaren 20an egindako jarduera aldaketa eskaeran adierazi zuen magnesio-oxidoa eta dolomia sinterizatua ekoizteko jarduerak ez duela lau urte baino gehiago iraunen. Beraz, Europako araudiak lau urtetik gorako jarduerendako ezarritakoa ez zaio Olatzagutiako porlandegian aplikatuko. Hau da, agintaritza eskudunak emisioen gehieneko balioak ez ditu...