tagzaniapasteTagzania: hatxen Mendebaldeko Sahararen zatitxo bat, bertako itsaso usaina usaitu eta aparra dastatzeko akera ukatzen zaigunontzat.Baina hadi, nahikoa denbora xahutu dugu zozoei begira.Bagatoz...
ZIRKULU POLARRA, ZIRKULU GORRIA RKU-ren akanpada biharko egiarantz Inork gutxi pentsatzen du latitude horietan, bertan daukaten bizi maila altua dela medio, komunistak daudela, baina ikusitakoak ikusi ondoren, uste ustel horri buelta ematerik badago. Uztailaren 1-8 artean burutu da Revolutionare Komunistiska Ungdom (RKU) gazte erakunde komunista suediarraren topagunea; zenbait arloetako arazoen inguruan gogoeta bultzatu eta egungo egoerari erantzuteko bildu dira 500 gazte Estokolmotik 400km-ra dagoen Sednie ...
DANIEL INNERARITY – FILOSOFOA Pentsalari hau Bilbon jaioa da, baina Bordelen bizi izan zen luzaroan, ondoren Nafarroara pasa zen bere ogibidea zela medio, eta gaur egun bertan dauka bere bizileku finkoa. Ordutik hona Zaragozako unibertsitatean egon da irakasle. Lehenik eta behin, gizarte honetan bizitzea luxu bat dela helarazi zigun, hainbat arrazoi sozio-ekonomiko edo kultural erruduntzat hartuz. Ondoren erantsi zuen bizi dugun garai honetan informazio gehiegi dagoela (Noam Chomsky eta Txema Ramirez de la Piscina bez...
Erabat ezezaguna zitzaidan Mozilla Firefox bilatzailea azkeneko web 2.0-ko klasea iritsi arte, eta gaurkoan ere ikasi dugu zerbait oheratu baino lehen: alde ederrekoa da monopolioa daukanaren aurrean. Bigarrena beti saiatzen omen da lehena baino gehiago, gorago iristeko erreminarekin baitago, eta hori da, hain zuzen ere, 2004ean sortutako bilatzaile berri honekin gertatzen dena. Internet Explorer-ek, konpetentziarik ez edukitzean, ez zion tresna edo baliabide berririk jartzen joan denboran zehar bere bilatzaileari, eta zenbait arazo (birusak, spam korreoa, lehioak…) bertan utzi zituen irt...
Oporrak hasi aurretiko bezperan Patxi Trapero eta Iban Aranzabal komunikatzaileak inguratu ziren gurera Web 2.0 gaian jorratzen ari garen materia dela medio; hau da, komunikazioa eta bereziki, blogak. Aranzabal Goiena Telebistako arduradun nagusienetarikoa da, eta lan honek eskatzen duen prestakuntza maila baduela erakutsi zigun, osoa eta jantzia dela. Sarearen zenbait txoko eta tresna erakusteko ere denbora hartu zuen, mundu horretan lasai eta bere saltsan mugitzen dela argi geratu zelarik. Bere perfila hitz batean laburbiltzeko: profesionala. Trapero aldiz beste mota batek...
Hona hemen Wazemankek egin zuen Ibarretxeren urte bukaerako mezuaren parodia, oso ona da, parre batzuk botatzeko.
Askok diote gaur egun munduan lan egoera askoz ere hobeagoa dela, klase ertaina izugarri garatu dela eta proletarioak Marxek zioen testuinguruan ez direla existitzen jada... To!
Hasi gara blogen itsasoan igeri egiten eta olatu berri batzuk ezagutzen, gure inguruan uhintzen direnak eta bere aparra dastarazten digutenak. Milaka dauden arren bost bat aukeratu behar eta hor doa hasiberri honen kritika umila eta, zentzu batean, ezjakina. Piperrautsa Mikel Irizar ormaiztegiarrak sortu eta jorratzen duen bloga da; bertan munduarekiko bere kezkak eta itxaropenak islatzen ditu hizkuntza garbi eta jantzi bat erabiliz. Gizon honen analisi ahalmenak eta ideien garbitasunak bihurtzen du gune hau erakargarri, kaleko herritarretik herritarrarentzako egina. Imanol Murua Uriaren b...
Nire izena Beñat Hach Embarek da, 18 urte ditut eta Ormaiztegikoa naiz. Erdi-euskalduna eta erdi-sahararra naiz, Ikus-entzunezko komunikazioetako karrera ikasten ari naiz HUHEZIn, Eskoriatzan, lehen mailan aurkitzen naizelarik gaur egun. Gaurko web 2.0-ko klasean blog pertsonal bat sortu berri dugu; espero dudana zera da, tresna komunikatibo honek etorkizunean nire ideiak zabaltzeko balioko duela eta jende berria ezagutzeko, elkarreragile izateko. Esperientzia aberasgarria izan dadila, aberatsa eta oparoa. Osasuna, askatasuna eta maitasuna
Blog hau Web 2.0. ikasgaiaren baitan sortutakoa da, baina luzaroan bizirauteko asmoa daukala iruditzen zait. Ezinegonak plazaratu, sentimenak elkartrukatu eta garraxi ozenak egiteko izan bedi; ea mundura hurbiltzen nauen.