Daniel Innerarity

butiklan 1456131826619 Butiklan | 2008-04-18 13:34

DANIEL INNERARITY – FILOSOFOA

 

Pentsalari hau Bilbon jaioa da, baina Bordelen bizi izan zen luzaroan, ondoren Nafarroara pasa zen bere ogibidea zela medio, eta gaur egun bertan dauka bere bizileku finkoa. Ordutik hona Zaragozako unibertsitatean egon da irakasle.

            Lehenik eta behin, gizarte honetan bizitzea luxu bat dela helarazi zigun, hainbat arrazoi sozio-ekonomiko edo kultural erruduntzat hartuz. Ondoren erantsi zuen bizi dugun garai honetan informazio gehiegi dagoela (Noam Chomsky eta Txema Ramirez de la Piscina bezalako adituekin bat eginez), eta, azken finean, hiperinformazioak desinformazioa dakar ondorio bezala. Beraz, gure munduaren eta geure (etorkizuneko komunikatzaileak izango garen lez) helburu nagusienetariko bat informazio uholde horren gestio efiziente bat kudeatzea izan beharko luke. Gureari ezagutzaren gizartea deritzogu, konturatu gabe “tentelak” ugaritzen ari direla; hots, analfabeto funtzionalen kopurua.

            Segundo batez pentsatuz gero, ohartuko ginateke daukagun jakituriaren %99a beste batzuek guri informazioa pasa digutelako dela; eta informazio zaparrada horrek arraro sentiarazten digu.

            Filosofoaren ustez gehiegi dakigu, eta orokorrean burua makurtzen duten erabiltzaileak omen gara. Gure gizartea gu baino azkarragoa da. Beraz, guztiok bizi gara esklabo. Zibilizazioa bat aurrera doa jendeak ikasteko beharrik ez daukan heinean. Hau da, gure gizartean pertsona inteligente gabe bizi ahalko ginateke, baina gizarte beraren makinak ezingo luke funtzionatu objekturik gabe.

            Datuak teoria batean daukate euren oinarria, eta ezagutza jakituriaren berdina dela ere esan zuen filosofoak.  

            Diseinu informatiboak ezin direla deslokalizatu ere gogorarazi zigun.

            Innerarity jaunak oso garbi zeukan beste puntu bat honakoa zen: filtro edo mekanismoei bira erradikal bat eman behar zaie. Gauzak filtratu behar dira.

            Komunikatzaile ezinhobeak izateko pentsalariak bost estrategia eman zizkigun:

                        1.- Atentzioa kudeatzea.

                        2.- Informazioa suntsitzea.

                        3.- Bakoitzak bere kabuz pentsatu.

                        4.- Elkarlana (antolakuntza on bat).

                        5.- Sintesis ahalmena, muina bereiztea.

            Horiek dira konplexuak diren elementuei gerra nola egin esaten diguten aholkuak, konfidantza helaraziko duten sistema bat sortuko dutenak.

            Komunikazioa arte lan bat da. Komunikazioa jendearen gogoaz eta bihotzaz jabetzeko gai den maitalea da. Komunikatzaileak parean duen entzulearen egia aditzeko gai izan behar du beti. Eta hala eta guztiz ere, adierazpen askatasuna desagertzear dagoen espeziea da. Jakin badakigu hedabide pribatuak (eta publikoak ere, zer arraio) indibiduo eta enpresa handien jabetzak direla, baina adierazpen askatasuna herriarena da, eta babestu egin behar da, Anonen hitzetan.

            Kontutan hartu behar da halaber hartzaileak gero eta ezinduagoak direla, zentzu handi batean, gurea bezalako estatu aurreratuetan. Arrazoiak eta arrazonamenduak errazten dute ulermena, eta bizi garen era digital honetan, hartzailea gogoeta abstraktu eta analitikorako geroz eta elbarrituago aurkitzen da, geroz eta ezinduago. Estatu neoliberalen eta enpresa pribatu horien hedabideek boterean dagoen sistema defendatzen dute, arrazonatzeko gai ez den eta edozer gauza sinetsiko duen elbarritu mental horren aurrean. Horretan datza gu geu bezalako komunikatzaile berrien erronka, bestelako komunikazio espazio hori lantzea, indarrean dagoen orden moral, politiko sozial, ekonomiko, teknologiko, kultural, sinboliko eta ideologikoa iraultzen duen komunikazio mota.

 

Osasuna, askatasuna eta maitasuna

 

 

...eta Iosu eta Iban gogoan.


Utzi iruzkina: