blogei kiritika

butiklan 1456131826619 Butiklan | 2008-02-26 17:48

Hasi gara blogen itsasoan igeri egiten eta olatu berri batzuk ezagutzen, gure inguruan uhintzen direnak eta bere aparra dastarazten digutenak. Milaka dauden arren bost bat aukeratu behar eta hor doa hasiberri honen kritika umila eta, zentzu batean, ezjakina.

Piperrautsa Mikel Irizar ormaiztegiarrak sortu eta jorratzen duen bloga da; bertan munduarekiko bere kezkak eta itxaropenak islatzen ditu hizkuntza garbi eta jantzi bat erabiliz. Gizon honen analisi ahalmenak eta ideien garbitasunak bihurtzen du gune hau erakargarri, kaleko herritarretik herritarrarentzako egina.

Imanol Murua Uriaren bloga, Mahai Jokoan, izugarri aberatsa da Euskal Herriko egoera sozial eta kulturala ulertzeko, kulturaren militante den honek ederki islatzen baititu bere iritziak arlo gatazkatsu honi dagokionez.

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga ere aipagarria iruditzen zait, sekulako desinformazioa daukan gai baten inguruan (Abiadura Handiko Trena, noski) informatzen baitigu. Kontrainformazio lan itzela eta gauzak argi eta garbi plazaratzeko ahalmena dauka gune honek.

Ingeles asko ulertu ez arren erakargarritzat eman dut Mendebaldeko Sahararen inguran diharduen blog bat, non gaur egungo mundu globalizatuaren hizkuntza denarekin, gatazka ahaztu honen eztabaida bultzatzen den. Sakonago aztertu behar zilegizko kritika bat egiteko, baina oso itxura ona hartzen diot nik behintzat, Western Sahara Endgame izeneko blog honi.

Azkenik Chiapaseko borrokaren eta EZLN-ren inguruan lan egiten duten blog sorta batzen dituen webgunea aukeratu dut, berauk blog bakarrera eraman beharrean aukera zabala ematen digulako elkarreragile izateko eta gaiaren inguruko jakituria handiagoa bermatzeko.

Hhauxe izan da gaurkoa; ezbairik gabe, hurrengo egunetan topatuko ditugu beste hainbat blog geure baitan iritzi ezberdinak sortaraziko dituztenak, eta hori da, azken finean, aberasten gaituena: barietatea. Gure blog pertsonalak eta besteenak aberastuko gaitu, zihur egon.

 

Osasuna, askatasuna eta maitasuna

 

 

 

 


Utzi iruzkina: