Kaixo! Zer moduz zabiltzate? Lenguan liburu bat irakurtzea bidali zigun irakasleak. Astero liburuarekin zerikusia duten testuak txertatuko ditut blogean. Nik Fernando Savater idazlearen El jardin de las dudas liburua irakurri dut. Liburuaren laburpenarekin eta autorearen biografiarekin hasiko naiz. EL JARDIN DE LAS DUDAS Resumen: El jardín de las dudas es una novela de Fernando Savater que narra la historia de una dama francesa llamada Carolina de Beauregard. La dama, que vive en Madrid, se aburre profundamente y para poner remedio a su aburrimiento, decide escribirle cartas a...
Jai usaina dago dagoeneko, badatozela jaiak lagunak! Badatorrela gure Bitorianatxo maitea! Maiatzaren 9an Bergarako jaiak(Pentekoste jaiak) hasten dira. Parrandan ibiltzeko aukera paregabea. Bost egunez herria izugarrizko giroaz beteko da. Animatu eta etor zaitezte! Hemen Bitorianatxoren igoeraren bideo bat usten dizuet oso ondo ikusten ez den harren. Bitorianatxo Bergarako jaiei hasiera eta bukaera ematen dion panpina da. Ostiralean Bergaratarrok herriko jaiei hasiera emanez plazan bilduko gara honen jeitsiera ikusteko.
Martxoaren 14ean, Patxitrapero blogariaren eta Iban Aranzabal Goienako komunikazioko arduradunaren bisita izan genuen IKO07ko ikasleak Web 2.0 ikasgaian. Biek blogean aritzera bultzatu ziguten beraien esperientziak kontatuz. Hala ere bat egin zuten bloga edukitzeak dedikazioa eta esfortzua eskatzen dituela esatean. Patxitrapero lanbidez udaltzaina den arren, denbora ateratzen du blogean aritzeko. Ikasleon arreta bereganatu zuen marihuanari buruzko istorio batekin hitzaldia hasiz. Iban Aranzabal Goienako webguneaz arduratzen da. Argazki, bideo, linkak...edozein animazio motaren alde apust...
Iepa! Zer moduz? Saretik kuxkuseatzen ibili naiz blogen inguruko ideia bat hartzeko eta hainbat blog interesgarri topatu ditut. Maiteren txokoa delakoa blog interesgarria iruditu zait. Egunerokoa balitz bezala hainbat gai jorratzen ditu maitek bertan. Udazkena, oporrak, idaztea… Euskaraz idatzia dago. Batxilerreko filosofiaren topagunea izeneko blogean, bere izenak deritzon bezala, Kant, Platon, Ortega…bezalako filosofoen pentsamenduak topa ditzakegu.Oso blog interesgarria filosofian intersa dutenentzat edo filosofia ikasten daudenontzat. Euskaraz dago. The Sunday Drivers i...
Aste Santua heldu baino hilabete batzuk lehenago izugarrizko planak egiten hasi ginen. Batzuek Benidormera joateko apustua egiten zuten, besteek Bartzelonara, gutxi batzuek Cadizera joatea nahi zuten…eta azkenean zer? Azkenean, bi egunetan, bus sarrerak erosi, hotela erreserbatu eta Laredora abiatu ginen. Ez zen bertara joaten ginen lehen aldia, aurreko udan bertan pasatu genuen egun batzuk, eta izugarri ondo pasatu genuenez berriz ere Laredora itzultzea erabaki genuen. Hala ere, oraingo honetan eguraldiak ez zigun batere lagundu. Euria, hotza, txingorra…zirela eta, egun bat lehenago buelt...
Iepa!Zer moduz zabiltzate?Hementxe lagatzen dizuet Bergaratik Benicassimera joateko dagoen ibilbidearen mapa!Bergara, jakingo duzuen bezala, Gipuzkoako 15.000 biztanle dituen herria da. Arrasate eta Eibar artean dago. Benicassim izugarrizko toki polita da. Gehienoi udan egoten den FIB(Festibal Internacional de Benicassim) delako festibalarengatik ezaguna egingo zaizue. Bisitatzeko aukera izaten baduzue anima zaitezte, merezi du eta! tagzaniapasteTagzania: narua
Zergatik erabili Firefox? Internet explorer-en alternatiba dugu Firefox. Erraztasun handiz erabili dezakegun nabigatzailea da. Nabigazioa askoz errazagoa da fitxen (pestañas) bidez egiten delako eta euskaraz dago guztia. Aipatzeko da nabigatzaile honen bizkortasuna. Gehienok internet explorer erabili izan dugu, ez zekigulako beste alternatiba bat zegoenik edo bestelako kontu batengatik. Egun, gauza berria probatzeko aukera daukagu Firefox-en eskutik.
Pasa den osteguna hilaren 21ean, Daniel Innerarity filosofo eta idazlea, gehiegizko informazioaren gestioari buruzko hitzaldia ematera etorri zen unibertsitatera. Galdera batekin hasi zuen hizketaldia; nola biziraun ezagutzaren gizartean? Egun, informazio gehiegi daukagu esku artean eta horrek lelo bihurtzen gaitu. Hainbeste gauza jakinda, nahastu egiten gara. Aiton-amonek bere kabuz ikasten zituzten gauzak eta ez norbaitek esanda. Jakin ahal zutena eta zekitena bat egiten zuen. Orain, ordea, ez du bat egiten. Menpeko erabiltzaileak gara eta gure gizartea gu baino argiagoa da. Pu...
2008ko otsailaren 22a Eguzkia irten da gaur ere, eta berarekin poza eta alaitasuna. Bere izpiak ezkutuko toki guztiak betetzen dituzte. 18 urteko ikasle bat naiz. Mondragon Unibertsitateko ikaslea hain zuzen ere. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten dihardut. Irakasleak blog bat egitea bidali digu eta hementxe nago, bizitza ematen nire blogari. Ea noiz arte irauten duen. Bloga egiten nagoela galdera bat bueltaka dabil buruan: non dago teknologien muga? Azken urteetan internet asko garatu da, gehiegi agian. Imajina ezazue aldizkaririk gabeko gizartea, guztia internet bidez egina. Egia da in...
Iepa! Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz Huheziko fakultatean. Hemen Web 2.0 ikasgaiaren ariketak topatuko dituzue. Zuen gustukoa izan dadila espero dut!
Izugarri gustatu zait poema!!!!!!Egia borobila esaten duena.BiXar arte!