Blogak

blaialai 1456131703249 Blaialai | 2008-05-02 14:19

Iepa!

Zer moduz?

Saretik kuxkuseatzen ibili naiz blogen inguruko ideia bat hartzeko eta hainbat blog interesgarri topatu ditut.

Maiteren txokoa delakoa blog interesgarria iruditu zait. Egunerokoa balitz bezala hainbat gai jorratzen ditu maitek bertan. Udazkena, oporrak, idaztea…

Euskaraz idatzia dago.

 

Batxilerreko filosofiaren topagunea izeneko blogean, bere izenak deritzon bezala, Kant, Platon, Ortega…bezalako filosofoen pentsamenduak topa ditzakegu.Oso blog interesgarria filosofian intersa dutenentzat edo filosofia ikasten daudenontzat. Euskaraz dago.

 

The Sunday Drivers izen bereko musika taldearen bloga da.  Bertan, besteak beste taldeak munduan zehar eginiko bidaiei buruzko kondairak topa ditzakegu.Gazteleraz idatzita dago.

 

Blog erotikoa ere topatu dut sarean. Samsa izeneko blogean, kondaira erotikoak azaltzen dira. Izugarri landua dago blog hau. Euskaraz idatzia.

 

Azkenengo bloga Barnemuinetan du izena. Oso blog sakona da egileak bere barneko sentimenduak islatzen dituelako bertan.

Euskaraz idatzia.

 


Utzi iruzkina: