Aste Santuko oporrak

blaialai 1456131703249 Blaialai | 2008-04-25 14:57

Aste Santua heldu baino hilabete batzuk lehenago izugarrizko planak egiten hasi ginen. Batzuek Benidormera joateko apustua egiten zuten, besteek Bartzelonara, gutxi batzuek Cadizera joatea nahi zuten…eta azkenean zer?

Azkenean, bi egunetan, bus sarrerak erosi, hotela erreserbatu eta Laredora abiatu ginen.

Ez zen bertara joaten ginen lehen aldia, aurreko udan bertan pasatu genuen egun batzuk, eta izugarri ondo pasatu genuenez berriz ere Laredora itzultzea erabaki genuen.

Hala ere, oraingo honetan eguraldiak ez zigun batere lagundu. Euria, hotza, txingorra…zirela eta, egun bat lehenago bueltatu ginen gure herrira. Hori bai, egon ginen egunak ondo aprobetxatu genituen. Turismo pixka bat egin genuen, paseatzen ibili ginen hondartza ondotik argazkiak ateraz eta gauak juergan pasa genituen.

Egun batez gure lagun batzuk etorri ziren bisitan eta izugarri ondo pasa genuen beraiekin.

Eguraldia pena izan zen baina aste santuko oroitzapen on asko gelditu zaizkigu.

Hemen lagatzen dizuet egin genuen bidaiaren mapa bat, ea lagungarri egiten zaizuen!

 

 


bergara-laredo map


Utzi iruzkina: