Nire lehendabiziko bloga
2008ko otsailaren 22a
Eguzkia irten da gaur ere, eta berarekin poza eta alaitasuna. Bere izpiak ezkutuko toki guztiak betetzen dituzte.
18 urteko ikasle bat naiz. Mondragon Unibertsitateko ikaslea hain zuzen ere. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten dihardut. Irakasleak blog bat egitea bidali digu eta hementxe nago, bizitza ematen nire blogari. Ea noiz arte irauten duen.
Bloga egiten nagoela galdera bat bueltaka dabil buruan: non dago teknologien muga? Azken urteetan internet asko garatu da, gehiegi agian. Imajina ezazue aldizkaririk gabeko gizartea, guztia internet bidez egina. Egia da internet izugarrizko asmakuntza dela baina beldurra ematera iritsi daiteke.
Bestalde, gaur Ostirala da. Aleluia!Planik astebururako? Gehienok dagoeneko azterketak bukatuta edukiko dituzue eta segur aski juergarako prestatzen arituko zarete. Lan egiten duzuenok, aprobetxatu asteburua. Ni bihar Chambao taldearen kontzertura joango naiz, lanera eta gero juergarako denbora izango dugula pentsatzen dut. Jairik ez daukazuenontzat lasaiā¦laster aste santua dela!
Besterik gabe egun ona izan eta asteburu ona pasa!
Iruzkinak
Poeta_Medianoche 2008-02-25 20:36 #1

Egia borobila interneti buruz diozuna. Hala ere bere gauza on eta txarrak dauzka.

Asteburua... badakizu, primeran jeje. Zu ere ondo ibili zara, ezta? beno, ba sinaduratxo bat botatzeko zen bakarrik, behintzat sentitzeko badagoela norbait hortik zehar aldizkarietan interesatuta. Ez da internet gauza txarretan bakarrik ariko, ezta? ;-)

muxu eta bihar arte!

Breee!!! 2008-04-21 16:02 #2

Hello darlyn!!

Bakarrik pasa naiz zerbait idatzera y aber si funciona esto!! jeje

Iual ez dozu gaur irakurriko baina bueno, k gero etxagira noia ee kafetxua hartzera eta azteakenian lana daukat asi que te toca a ti la visitilla!! jeje

Ale pos qu te sea leve k oin klasian egongo zaz eta!

Muaakss!!!

Utzi iruzkina: