Poliki-poliki bagabiltz TulU txukuntzen!! Beti ere mugimendua badelako gure tabernan, gazteak eta ez hain gazteak, langileak eta ez hain langileak, politikoak eta ez horren politikoak, eta baita ere gaur egunean faltan botatzen diren mendizale hoiek. Atzo, mendian jo ta sua ibiltzen den Javi etorri, eta elurtean Udalaitzen ateratako argazki-posterra eman zidan tabernan jartzeko. Beraz hor doa, ordenagailu gaineko tabloira, beraiei omenaldi txiki gisa, mendizaleek ere poteo latzak egiten dituztelako TUlu tabernan!
hau al da J.j. Imaz-ek herriari eskeintzen dion biolentziarik gabeko eszenatokia? IMaz gelditu etxean!Mesedez!
Hemen dagoelako herri bat martxan, milaka BILAKA gaitezen! aktiba gaitezen, inork ez baidu gure ordez ezer egingo! Herriari hitza kendu nahi dioten horiek entzun ditzaten gure oihuak, egin dezagun ahal den guztia gure hitza errespetatua izan dadin, guzti honegatik eta milaka gehiagogatik!! Herria Aurrera!!
TULU-n ere etxean nahi ditugulako.
Futbolak ematen dizkigun pozak direla eta, orain eskuz binakako pelota partiduak jarriko ditugu tabernan, behintzat tanto polit batzuk ikusteko aukera edukiko dugula iruditzen zait. Futbola bigarren mailako kirola bihurtuko dugu Tulu tabernan, porra txiki bat egin genezake, nik nola ez Juantxo Koka-ren alde egingo dut, IRujo preparatu.
Eguerdiko ordubatak ziren Patxi eta Aitor, lanera bidean zijoaztela kafea hartzera etorri direnean. Arratsaldez daude biak, empresaburuek beraien etekinak haunditze aldera, jarritako errelebo horietan. Gaur egia esan ez du kalerako egunik egiten, asko jota Tulu tabernan kafe, zurito edota tertulia egiteko giroa dago, biak lanean hobe direla esanez agurtu ditut eta pare bat txintxeta bila joan naiz, Patxik tabernako panelean jartzeko kartela eman bait dit. Patxi LABeko delegatua da tailerrean eta lan istripuak jota hildako bat gehiago ematen den einean kartel berria ekarriko didala agindu ...
- Kafea ez? kafea ateratzen nagon bitartean, ohartu naiz De Juanaren berri duen artikulo bat irakurtzen ari dela Xabi. Bat batean, zigarroa piztu eta Iñaki-rekin egiten ari direna lotsagarria dela komentatu du, bi iritzi artikulorengatik 12 urteko espetxe zigorra!! Xabi, mutil isila da, noiznahi ez ditu ematen alde baterako zein besterako iritzirik, beti futbola eta pelota, hori da gehien asetzen duena, betetzen duena. Nik txikitatik ezagutzen dut eta biok dugun konfiantza ...
Zabaldu dugu lagunak Ongi etorriak BARtulu-ra!! Egunak joan egunak eto- Rri, iada nabari genuen honen beharra!! Lasai jarri ta nahi duzuna kontsumitu, zure etxean zaude. Lagunak ere gure txokora gonbidatu, guztiok dugu guztion beharra, irakurri, entzun, ikusi, hausnar- tu eta batez ere hitz egin, ezta- baidatu. Gure tabernan, hitz jarioa eten ezina izan dadila, gaiak aterako ditugu eta b...
KomUnika